Antartika kultur container

Antartikak Nafarroako ikuspegi sortzaileari ikuspegi berria eman nahian ekin dio bere ibilbideari. Gure asmoa da proiektu berriak esperimentatzea, babestea edo sustatzea, non geure burua begiratzeko beste modu bati balioa emango diogun, ikusezina dena, gauzen B aldea, Hegoaldearen Hegoaldea agerian jarriko dugun. Sorkuntzaren munduan, bada lurralde birjina bat, hauskorra, Antartida bezala, zaindu egin behar dena, bere hauskortasunean errespetatua eta existitzen jarraitzeko behar duen guztian indartua. Eta horrela, aukeraz beteriko etorkizun batera iristea, sormen-berrikuntzaren bidez, gizartea hobetzeko bide berriak sortuz gauzatu ahal izateko

Antartika Kultur Container Iruñeko Alde Zaharrean dago, eta gure proiektuei lotutako jarduerak egingo dira bertan. Kale Nagusiko 53. zenbakiko beheko eta lehen solairuak hartzen ditu, eta sortzaileentzako lan-eremuak eta egoitzak erakusteko eta antzezteko gune bat du.

Hainbat profesionalen laguntza izan dugu, hoien artean KAREKIN KULTURAko Kati Leatxe Aristuk, gure ilusioei forma ematen lagundu diguna. Hasiera-hasieratik gurekin ibili da gure neurrirako plan bat egiten eta gure kezkak bideratuz. Ondoren, CONEXIONES IMPROBABLESekin hausnarketa polita eta beharrezkoa garatu genuen gure nahiak zehazteko. FUNTSAK Komunikazioa, komunikazio-estrategiaz eta marka-ikuspegiaz arduratzen da, eta sormena eta irtenbideak