Antartika kultur container
  • Gure nahia gizarte-hobekuntza sustatzea da, sormenaren bidez

  • Sorkuntza berritzaileen bidez gizarte hobekuntzak lortzen dituen aukera aunitzeko etorkizunean sinesten dugu

Txaritopean gara, irabazi asmorik gabeko elkarte berri bat, Artxanko Mantxo anai-arrebek sortua. Elkarte horren helburuak honako hauek dira: kontzientzia garatzea, hezkuntza, gizarte, kultura edo ingurumen arloko proiektu sortzaile eta berritzaileen bidez, edota arlo horietan hobekuntzak ekarriko dituzten tresna berriak ekartzea.

Txaritopean programaren helburu nagusia autokritika indibiduala eta kolektiboa sustatzera eta hobekuntza soziala ahalbidetzera bideratutako balio bereizgarria ematea da. Horrekin bat datozen kolektibo, erakunde eta/edo artistekin proiektuak sustatuz eta bideratuz gauzatuko dugu. Horretarako, ANTARTIKA Kultur Container jarri dugu martxan, gure ama Txaritorengandik eta gure aitarekin batera, jasotako ondarea eta giza eta kultura-balioak gizartearekin partekatzeko nahitik sortua. Gune horretan, gure kezkek forma hartuko dute.