01
EMAKUME ETA LANDAREEN ARTEKO MIKROEKINTZAK
EMAKUMEEN ETA LANDAREEN ARTEKO MIKROEKINTZEN LABORATEGIAREN AURKEZPENA ETA MISTURA TAILERRA
2022/11/03
EMAKUMEEN ETA LANDAREEN ARTEKO MIKROEKINTZEN LABORATEGIAREN AURKEZPENA ETA MISTURA TAILERRA
2022/11/03
Noiz: 2022ko azaroaren 4, 5 eta 6an.
Non: Antartika Kultur Container, Kale Nagusia 53.
Antolatzaileak: Labea - Arte, Zientzia eta Natura Laborategia eta Antartika.
Azaroak 4, ostirala. 18.00 - 20.30
Emakumeen eta landareen arteko mikroekintzen laborategiaren aurkezpena.
Laborategiaren lehen jarduera publiko honetan, laborategiko eta arlo horretan lan egiten duten arte eta zientzietako beste pertsona batzuen proiektuak eta aurkeztuko dira. Nina Guzzo, Marisa Mantxola, Angela Laurenz, Luciana Croatto, Isabel Ferreira, Camino Jaso eta Alexia Cantoren parte-hartzearekin.
Larunbata eta igandea, azaroak 5 eta 6.
Mistura tailerra Marina Guzzo eta Lia Damaszenorekin
Lantegiak landare-presentzian eta denboran murgiltzeko jolas bat proposatzen du. Gure burua eraldatzeko eta inguruan dugunarekin afektibitate-aliantza berriak egiteko gaitasuna aztertzea da tailerraren helburua, batez ere landare-munduari begira.
Bi saioetan, Emanuel Cocciak garatutako 'Mistura” teoria landuko da, ibilaldi kolektibo bat egingo da naturaguneetan zehar material begetalak biltzeko, ariketak proposatuko dira, eta irudiak ekoizteko prozesu batekin amaituko da, etorkizuneko erakusketa baterako balioko dutenak.
Nina Guzzo artista eta Arte Eszenikoetan doktoratu ondoko ikertzailea da, eta Brasilgo Santos Unibertsitateko irakaslea. Santos hiriko osasun-, kultura- eta gizarte-laguntzako ekipamenduekin aliantzan lan egiten du.
Lía Damasceno Estetika eta Artearen Historian doktorea da, eta moda, arte eszenikoak, zinema eta publizitate arloetan arte-zuzendaritzan egiten du lan. Arte Zuzendaritzako irakaslea izan da SENAC-SPn.
Ordutegia: larunbatean 10etatik 17etara eta igandean 10etatik 13: 30era.
Parte-hartzea: doakoa eta irekia, lurralde ekofeministan lanean eta esperimentatzen eroso sentitzen diren adin, genero eta baldintza guztietako pertsonentzat. Gehienez 25 pertsona. Inskripzioa egitea beharrezkoa da.
Informazio gehiago: www.labea.net
01
02
04