01
2026/04/22
2026/04/22
Antartika Kultur Containerrek, Labea Elkartearekin lankidetzan, BOR-BOR deialdiaren seigarren edizioa abiarazi du, gizartean eta ingurumenean eragina duten sorkuntza artistikoko prozesuak bultzatzen dituen ekimena.
Edizio honetan bi proiektu aukeratuko dira: bata, artea eta gizarteratzea uztartzen duena, eta, bestea, artea eta natura.
Proiektu bakoitzak 4.000 euroko laguntza izango du.
Iraupena 2 hilabetekoa izango da, 2026ko azarotik 2027ko otsailera bitartean, eta Antartika Kultur Containerren izango da (Kale Nagusia, 53).
Zeren bila gabiltza?
Sorkuntza eta/edo ikerketa artistikoko bi prozesu babestu nahi ditugu:
Gizarte-, kultura-, hezkuntza- edo ingurumen-testuinguruetan lan egitea.
Metodologia berritzaileak eta esperimentalak erabiltzea
Eragin sozial ukigarria edo epe luzekoa duten emaitzak sortzen dituztenak
Nori dago zuzenduta?
Arte, kultura, gizarte edo hezkuntza arloko profesionalak
Edozein lurraldetako pertsonak edo proiektuak
Nola bidali proposamena
Bidali helbide honetara: info@antartika.org, gaian honako hauek adieraziz: izena + proiektuaren izenburua.
Eskatutako dokumentazioa:
Proiektuaren deskribapena (helburuak, garapena, ekintzak eta egutegia)
Antartika espazioaren aurreikusitako erabilera
Ikusizko materiala edo aurretiazko lanen erreferentziak
Aurrekontu xehatua (sarrerak eta gastuak)
CV edo ibilbidea (gehienez 5 orrialde)
Funtsezko datak
Irekiera: apirilaren 22an
Itxiera: maiatzaren 22an (24:00)
Ebazpena: gehienez hilabete bat itxi ondoren
Proiektuak gauzatzea: 2027ko azaroa eta otsaila bitartean
Parte hartzeko oinarriak hemen (pdf esteka)