01

Zer da Klandestinak?
Klandestinak ziklo kulturala da, eta Iruñeko hainbat emakume kolektiboren istorio isilak eta ahaztuak berreskuratu eta ikusaraztea du helburu.
2025/02/14
Espazio handien ohiko kultura- eta aisialdi-eskaintzaren ordezko jarduera-programa da, eta areto- eta kale-ekintzak izango dira, bertako konpainia eta artistek eta hiriko historialariek parte hartzen dutelarik.
Hiri-antropologiak eta feminismoak landutako kultura-programazioa da, Amaia Nausia Pimoulier Iruñeko emakumeen historian aditu eta Historian doktore denarekin elkarlanean, Iruñeko emakume askoren ekarpen ezkutu eta ospegabeak balioan eman eta ikusarazteko, kontakizun historiko hegemoniko patriarkala alderantziz jarriz.
Historiaren eta arte eszenikoen bidez, emakumeek hainbat gizarte-agertokitan duten borroka eta posizionamendua erakustea da helburua, publikoari hausnarketa egiteko.
Ez galdu, zure sarrerak eta infromazio gehiago webgunean: Klandestinak.com