Antartika kultur container

Arte eta natura tailerrak

 

Antartika Kultur Container-en hiru tailer egingo dira LABEAk antolatuta otsailaren 10, 17 eta 24an.

2023/01/25

 

Antartika Kultur Container-en LABEA konpainiaren proiektuari esker hurbiltzen gara Artera eta natur zientzietara. Tailerrak eremu horretan lan egiten duten erreferentziazko artelan, proiektu, espazio eta artistetara hurbilketa bisual panoramikoa dira. Naturan, naturarekin eta naturagatik jarduten duen artearen historiarako sarrera. Ibilbide historikoa eta egungo joerak.

 

Noiz: Otsailak 10, 17 eta 24 ostirala

Ordutegia: 18: 00etatik 20: 00etara

Tokia: Antartika Kultur Container, Kale Nagusia 53, Iruñea.

Aldez aurretik izena ematea formulario hau betez eta, urtarrilaren 25etik aurrera, 010 telefonora deituz.

** Tailerrak doakoak eta independenteak dira elkarren artean, batera edo guztietara joan zaitezke.

EDUKIAK

Artea eta lurraldea. Ekoizpen artistiko-kultural garaikidearen eta lurraldearen arteko harremanak. Artea eta biodibertsitatea. Landare-kultura. Zuhaitzak landatzen dituzten artistak. Arbola, zuhaitzen kultura ospatzen duen jaialdia. Artea eta ekologia. Sorkuntza-ekintzaren eraginkortasuna larrialdi ekologikoaren testuinguruan. Ingurumena sentsibilizatzeko sormen-taktiken aniztasuna.

Antartikan gustura itxarongo zaituztegu.

Informazio gehiago:

 

 

 

cargocollective.com/marinaguzzo,

www.labea.net

Contacto: labea.info@gmail.com

 

 
 

Itzuli

Azken albisteak